Palanka-jaurtiketa Euskal Herriko kirolik zabalduena izan zen 
garai batean. Burdinazko palanka harrobitako oinarrizko 
lanabesa zen. Palankaz eta kolpez-kolpe zulatzen zen harria. 
Zuloaren hondoan dinamitazko kartutxoa jartzen zen eta 
leherteraziz harria txikitu 
egiten zen.
Palanka jaurtitzeko modu 
desberdinak zeuden: 
"bularretik", "hankartetik" eta 
"buelta erdiz" izenekoak 
ziren arruntenak.
Apostuak herritik gertu zegoen 
belardiren batean egiten ziren.
Palankaren pisua oso aldakorra 
zen eta 8-25 libra bitartekoa 
zen.
Jaurtiketa olinpikoak (diskoa, 
mailua, pisua eta txabalina) 
zabaldu ahala, 
palanka-jaurtiketa desagertuz 
joan zen.