ESKU DANTZA :  Nafarroako Jolas dantza

 

ERRITMO EGITURA

A :   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I
A :   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I
B :   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I
B :   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I   I
                                                                          (1)
HASIERAKO KOKAPENA

    Bikoteka, biak aurrez aurre, bi lerrotan.

AUTOMATISMOA
    Pausu berezia, gero eta azkarrago.
HELTZEKO MODUA
    Heldu gabe
DANTZAREN BILAKAERA
    A = pausu berezia, birarik eman gabe, biak aurrez aurre.
    B = pausu berezia, bira emanez, biak aurrez aurre bira (EN) (2)
    (1)  Lau fase dituen egitura hau errepikatu egiten da, kadentziaren abiadura bizkortu ahala. Jolasa, beraz, honetan datza: gero eta arinago dantza egitean.

    (2)  EN = erloju-norabidea ; ENK = erloju-norabidearen kontra

PAUSO BEREZIAREN AZALPENA

    Pauso honek hamaika aldi ditu :
    1.  Eskuak batuta hatz txikiaz jo bikotearen eskuak.
    2.  Txalo egin eskubiarekin bikotearen eskuineko eskua joz.
    3.  Txalo egin ezkerrarekin bikotearen ezkerreko eskua joz.
    4.  Txalo.
    5.  Txalo egin eskuineko hanka azpitik.
    6.  Txalo.
    7.  Txalo egin ezkerreko hanka azpitik.
    8.  Txalo.
    9.  Txalo egin gerriaren aTZETIK.
  10. Txalo
  11. Eskuak batuta hatz txikiaz jo bikotearen eskuak.
    ( 1 puntua) .
    - ''A'' esaldian , pausu hau hasierako kokapena galdu gabe egingo da , biak aurrez aurre jarrita.
    - ''B'' esaldian , bira bat emango da ( EN) , 4 , 5 , 6 , 7 mugimenduak ( 4 aldi ) egiten diren bitartean.